IMHn irakasle izateko lan-poltsa

2016/05/29 23:00:00 GMT+1
IMHn profil hauetako irakasle izateko interesik baduzu bidali IMHra zure CVa

IMHn orduka lan egiteko lan-poltsa egunera izateko helburuarekin, profil hauek aipatzen ditugu. Interesik baduzu zure CVa pdf-n bidali imh[abildua]imh.eus helbidera, eta gaian adierazi eskaintzaren "Erreferentzia".

Oharra, profil  guztietan baloratuko da:

  • Euskara menderatzea
  • Esperientzia profesionala eta irakaskuntzan ere.

 

CAD PROGRAMEN IRAKASLEA. Erref. CAD

Jarduera: CAD ikastaroen irakaslea (Autocad, Solid Edge, SolidWorks, Catia, NX)
Eskatzen dena:

  • Ingeniaritza tekniko mekanikoa edo Produktu Mekanikoen Diseinuan goi mailako heziketa zikloa
  • Autocad, Solid Edge, SolidWorks, Catia, NX programak menderatzea
  • Lanean edo irakaskuntzan eskarmentua baloratuko da

CAE PROGRAMEN IRAKASLEA (ELEMENTU FINITUAK). Erref. CAE

Jarduera: CAE programen irakaslea (SW simulation, NX Nastran)

Eskatzen dena:

  • Ingeniaritza tekniko mekanikoa edo Produktu Mekanikoen Diseinuan goi mailako heziketa zikloa
  • SW simulation eta NX Nastran programak menderatzea
  • Lanean edo irakaskuntzan eskarmentua baloratuko da

 

MAKINEN ELEMENTUEN KALKULUAN IRAKASLEA. Erref. MEK

Jarduera: Makinen Elementuen kalkuloko irakaslea

Eskatzen dena:

  • Ingeniaritza tekniko mekanikoa.
  • Irakaskuntzan eskarmentua

 

TRESNERIAREN DISEINUA IRAKASLEA Erref. DU

Jarduera:
Tresneraiaren diseinua ikastaroa prestatu eta irakastea

Eskatzen dena:

  • Ingeniaritza tekniko mekanikoa.
  • 3D programatako bat menperatzea: Solid Edge, SolidWorks, Catia, NX
  • Lanean edo irakaskuntzan eskarmentua baloratuko da

 

CNC IRAKASLEA Erref. CNC

Jarduera: CNCdun tornu eta fresatzeko makinen prestakuntza, programazioa eta mekanizazio ikastaroen irakasle.
Eskatzen dena:

  • Ingeniaritza tekniko mekanikoa edo Fabrikazio Mekanikoan goi mailako heziketa zikloa
  • CNCdun makinen prestakuntzan eta mekanizazioan eskarmentua
  • CNC SIEMENS, FAGOR, FANUC eta HEIDENHAIN programazioen ezagutza
  • Erreminten aukeraketa eta ebakitze baldintzen ezagutza

 

CAM IRAKASLEA. Erref. CAM

Jarduera: CAM ikastaroen irakaslea.
Eskatzen dena:

  • Ingeniaritza tekniko mekanikoan edo Fabrikazio Mekanikoan goi mailako heziketa zikloa
  • CNCdun makinen prestakuntzan eta mekanizazioan eskarmentua (Fagor, Fanuc, Heidenhain, Siemns)
  • CAM POWERMILL, NX eta GIBBS programen ezagutza
  • Postprozesatuan eskarmentua
  • Erreminten aukeraketa eta ebakitze baldintzen ezagutza

OHIKO MEKANIZAZIO IRAKASLEA.. Erref. OM

Jarduera: Ohiko mekanizazio makinen ikastaroen irakaslea.
Eskatzen dena:

  • Ingeniaritza tekniko mekanikoan edo Fabrikazio Mekanikoan goi mailako heziketa zikloa
  • Ohiko tornu eta fresatzeko makinekin mekanizazioan  eskarmentua
  • Erreminten aukeraketa eta ebakitze baldintzen ezagutza

 

MUNTAIA MEKANIKOKO IRAKASLEA Erref. MM

Jarduera: Planuen interpretazioa, Muntaia mekanikoa eta Eskuz egindako mekanizazio eragiketen irakasle.
Eskatzen dena:

  • Ingeniaritza tekniko mekanikoa edo Mekatronika Industriala Goi Mailako Heziketa Zikloa
  • Sistema mekanikoen mantenimendu eta muntaian eskarmentua
  • Eskuzko erremintak erabiltzen jakitea (zerra, lima, taladroa...)

 

AUTOMATISMO IRAKASLEA  Erref. AUT

Jarduera: Elektrizitatea, Neumatika eta Hidraulika irakasle
Eskatzen dena:

  • Ingeniaritza tekniko mekanikoa edo Mekatronika Industriala Goi Mailako Heziketa Zikloa
  • Sistema elektriko, neumatiko eta hidraulikoen diseinu, muntaia eta mantenimenduan eskarmentua.

 

AUTOMATIZAZIO IRAKASLEA  Erref. AUT

Jarduera: PLC, HMI, Scada, Redes industriales eta Robot ikastaroen irakaslea
Eskatzen dena:

  • Ingeniaritza tekniko mekanikoa edo Mekatronika Industriala Goi Mailako Heziketa Zikloa
  • PLCen programazioan eskarmentua (Siemens, Omron, Allen Bradlesy).
  • Roboten programazioan eskarmentua (ABB, Fanuc, KUKA...)
  • Sare industrialen ezagutza (Profibus, Profinet, Ethernet industrial )
  • HMI programazio  (WinccFlexibles, Wincc...) eta Scada sistemen ezagutza.

 

PROGRAMAZIO-LENGOAIA IRAKASLEA Erref. PL

Jarduera: Programazioa lengoaia ikastaroen irakasle
Eskatzen dena:

  • Ingeniaritza teknikoa
  • Programazioan eskarmentua (Visual C++, Visual C#, Visual Basic, JavaScrit.)
  • Arduino programaren ezagutza