IMHrako lan-poltsa: INCRESSeko Zuzendaria
2011/09/06 23:00:00 GMT+1
Giza baliabideetan diharduen IMHren negozio unitateko zuzendari izateko interesa baduzu, bidali CVa
ARDURAK:
- Negozio unitatearen kudeaketa komertziala eta merkatu eta bezero berriak lortzeko lana lideratu.
- Bezeroen beharrei erantzungo dien produktu/proiektu berrien sorkuntza lideratu.
- Negozio unitatea kudeatu (helburuak, baliabide materialak, pertsonak ...).
* Horrez gain IMHren Giza Baliabideen politika praktikan jartzeko ardura izango du.
BETEKIZUNAK:
- Eskarmentua giza baliabideen aholkularitzan
- Eskarmentua pertsonen kudeaketan
- Negozio sareak sortzeko gaitasuna
- Lideratzeko gaitasuna
- Komunikatzeko gaitasuna
- Euskara eta gaztelania menperatzea ezinbestekoa
- Inglesa jakitea baloratuko da
Eskaintzen dena: berehala laneratzea eta antolakuntzako Zuzendaritza Taldearen soldata-bandarekin lerrokatutako ordainsaria.
Harremanetarako Interesa duten pertsonek idatz dezatela hemen, bidal dezatela CVa emailez imh [abildua] imh [puntu] es helbidera, edo posta arruntez IMH Azkue Auzoa, 1 – 20870 Elgoibar helbidera, harremanetarako telefonoa zehaztuz.