IMHren partaidetza Ekonomiaz aldizkarian
IMHk artikulu baten bidez* atzo Tknikan aurkeztutako Ekonomiaz aldizkariak Lanbide Heziketari eskaini dion monografikoan parte hartu du.
94. zenbakian Lanbide Heziketak eskualdeko garapen ekonomikoan duen eragin nabarmena azaltzen da.
Aurkezpenean José Ignacio Jaca (Eusko Jaurlaritzako Ogasun Saila), Mikel Navarro (Orkestra) eta Jorge Arevalok (Lanbide Heziketako Sailburuordetza) hartu zuten parte.
IMHren artikuluak* IMHren 1986 eta 2017 arteko ibilbidea aztertzen du; bere baldintza faktoreak eta eragile protagonistak eta Lanbide Heziketako zentruen misioa eta funtzioak eskualdeko berrikuntza sistemetan.
Ekonomiaz Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Sailak editatutako nazioarteko proiekzioa duen seihileko aldizkaria da, azterketa eta eztabaida ekonomikoa sustatzea bertako ikuspuntu batetik helburu nagusitzat duelarik eta nagusiki euskal ekonomian arreta berezia ipiniz.