IMHSariak: Enpresa parte hartzaile izan nahi?

2024/05/15 00:00:00 GMT+2
Ekainaren 13an aurtengo IMH Sariak banatuko ditugu. Sarien babesle edo kolaboratzaile izan nahi baduzu jar zaitez gurekin harremanetan.

Lanbide heziketako ikasketak sustatu eta saritzeko helburuarekin, IMHk, sektoreko enpresekin batera, urtero banatzen ditu IMHSARIAK. Sari hauek banaka edo taldeka ematen dira, ikaskuntza prozesuan zehar hainbat alderditan aipagarriak izandako ikasle eta ikasle ohiei.

2024 IMH SARIEN 22. edizioko enpresa babesle edo kolaboratzaile izan nahi baduzu, jar zaitez harremanetan Edurne Bilbaorekin (943744132 imh@imh.eus) maiatzaren 17 baino lehen.