IMTMA Indiako Makina Erremintaren Ekoizleen Elkarteak AFM bisitatu du
2010/02/22 00:00:00 GMT+1
Programaren barruan Indiako ordezkaritzak IMHko instalazioak bisitatu zituen eta informazioa jaso zuen nazioarte mailan garatzen dituen hezkuntz-transferentzia proiektuei buruz.
Bileraren helburua zen bi elkarteen arteko elkarlanerako harremanak sendotzea Indian lanbide heziketako ikastetxeak ezartzeko. AFMk dagoeneko 2 ikastetxe garatu ditu nazioartean: Txinako Tianjin-en eta Malaysiako Kulimen. Bi proiektu hauetan IMHk prestakuntza teknikoaren laguntza antolatu eta egin ditu.
IMTMA eta AFM elkarteek Indian litekeen lanbide heziketako ikastetxe batekin lortu nahi dutena da makina erremintaren enpresa ekoizleen profesionalak ingurune moderno batean go-mailako makina erreminta ekoizteko gai izatea.