Incress prestakuntza, AFM bazkideentzat soilik: Nola lerrokatu nire balioen mapa, nire erakundearenarekin
2011/10/09 23:00:00 GMT+1
Egiten al duzu zerbait zure erakundean pertsonen eta taldeen balioak garatzeko? Azaroaren 15,16,21 eta 22an hitzordua duzu IMHn.
- Izen-ematea doakoa. Plaza mugatuak
- Baieztatu etorrera hemen idatzita, emailez ifactory[@]incress[puntu]com, edo telefonoz, 943744132 (Eider Iriondo)
Incress, giza faktorearen kudeaketa lantzen duen IMHko taldeak, AFMrekin elkarlanean antolatu du formazio hau AFMko bazkideentzat soilik.
Prestakuntza honetan gure erakundeen balioak martxan jartzeko metodologia berritzailea azalduko da, eta gure enpresetan balioen ezarpena eta kudeaketa sistematikoki lantzen lagunduko diguten erremintak irakatsiko dira.
Horretarako, ondorengo gakoak landuko dira:
- SCHWARTZen BALIOEN TEORIA eta haren aplikazioa banakakoei eta taldeetan.
- BALIOEN ATZEAN ZER DAGOEN JABETU
- NOLA LANDU BALIOAK? (METODOLOGIA):
- Entzuten jakiteak duen garrantzia: hizkuntza, emozio eta gorpuztasuna.
- Balioak garatzeko sinismen potentziagarri eta mugagarriak somatu
- Zalantzan jartzea eta ekintza planak