Incressek kulturberri proiektua aurkeztu du
2011ko azaroaren 23an Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuan Kulturberri proiektua aurkeztu zen, hau da, Alcorta Forging Group enpresak bizi izan duen esperientzia, fidagarritasunaren balioaren inguruan kultura parte hartzailea garatzeko.
Kulturberri proiektua Incressek garatu du Alcortan enpresan. Alcorta, 180 langiledun forjatzeko empresa elgoibartarra da eta datorren abenduaren 1ean 100 urte beteko ditu. Kulturberri, Gipuzkoako Foru Aldundiak subentzionatu du parte batean Sendotuz programaren bidez, eta Debegesaren “Gure Balioak” programaren barruan kokatuta dago.
Incress, gaitasun eta jarrerak garatzen dituen IMHko aholkularitza taldeak Alcortarekin egin du lan esperientzia honetan, lan-metodologiaren ekarpenarekin.
Atzoko ekitaldiak 93 pertsona bildu zituen, gehienbat enpresa arlokoa eta gonbidatu instituzionalak Jon Peli Uriguen, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza Diputatuak, jardunaldia itxi zuen. Entzuleek 3 aurkezpen jarraitu zituzten: Juan Angel Balbas Debegesako Zuzendariaren, Debabarreneko “Gure balioak”; Mariano Iriarte Incresseko Zuzendariaren kulturberri esperientzian erabilitako metodologiari buruzkoa, eta Lorenzo Mendieta Alcortako Gerenteak hainbat urteetan balioen inguruan egindakoa eta bereziki azken bolaran fidagarritasunaren inguruan egidakoarena.