Incressek on-line autogarapen erreminta garatu du

2011/07/03 23:00:00 GMT+1
Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentuak web berri bat kaleratu du bizitzan zeharreko ikaskuntzako sustapen eta hedapenerako, ikasmina.net alegia, eta autogarapen tresna Incressek landu du.

Giza baliabideen kudeaketa garatzen duen IMHko Incress taldeak egindako on-line autogarapen tresna garapena Inasmet eta OPE aholkularitzarekin batera egin da, eta baita baliotsua izan den Bitartekaritza Zerbitzuen Sareko zerbitzu batzuen laguntzari esker.

Atari berriaren bidez gipuzkoarrek trebezia berrietan duten autogarapen konpromiso maila ezagutu dezakete. Ataria gida profesional bezala ezarrita dago, testak, ariketak eta ebaluazioak internet bidez egin ahal izateko. Pertsona bakoitzak bere buruari buruzko ezagutza zein neurritarainokoa den eta dituen trebezi eta talentuak jakiteko laguntza tresna izan nahi du.

 

 Hemendik atarian izena ematen gonbidatzen zaituztegu:

 

on-line autogarapenerako erreminta...