Industria 4.0 Datuen Analitika proiektu buru espezializazioaren inaugurazioa
IMH, UPV/EHU eta TECNALIAk elkarlanean diseinatutako espezializazio berria abiatu dugu irailaren 27an.
Inaguruazio ekitaldian IMH-UPV/EHUko eta TECNALIAko ordezkariek egin zuten ongi etorria. Ondoren, GESTAMP eta FAGOR EDERLAN enpresa industrialek, eta Aingura IIOT, NEM Solutions eta Emerson Automation Solutions, datuen analitikaren soluzio garatzaileek, ingurune industrialetan teknologia hauen ezarpenen esperientzia praktikoen berri eman ziguten.
Inguratzen gaituen errealitate industrialaren bidez, Industria 4.0-ren sektore ezberdinetako eta prozesu industrialetako estrategiaren zabalkundearentzat, datuen analitikak duen garrantziaz jabetzea izan da saio honen helburua.
Saio honetan IMHko Digital Manufacturing Unibertsitate Masterreko ikasleek ere parte hartu zuen.
Enpresek 4.0 iraultzaren aurrean erabakiak hartzeko eta kudeatzeko gai diren profilak lortzeko helburuarekin diseinatu dugu Industria 4.0-rako Datuen Analitika Prediktiboko Proiektuetako unibertsitate espezialista titulua.