Industria 4.0 eraldaketa lortzeko proiekturik landu nahi duzu zure enpresan?
Industria 4.0 eraldaketa hainbat arlotan lantzen dute ikasle-langileek: Mantentze prediktiboa, enpresaren estrategia, fabrikazio gehigarria, ikusmen artifiziala, langileen prestakuntzan etabar.
IMHko DIGITAL MANUFACTURING unibertsitate masterrean profesionalak prestatzen ditugu enpresek behar duten jauzia gidatzeko. Interesatzen zaizu? Jar zaitez harremanetan IMHrekin: Zure kasua azaldu eta soluzio bidea aurkitzen lagunduko zaitugu!
Harremanetarako: Zigor Esnaola zigor@imh.eus edo bete formularioa
DIGITAL MANUFACTURING unibertsitate master dualean lantzen diharduten proiektuak:
1. MANTENTZE PREDIKTIBOA: Makinen egoeraren etengabeko monitorizazioa eta ebaluazioa.
- Entsegu bankua erabili entsegagarriak diren elementuen eredu analitikoak sortzeko.
- Makina kopuru jakin baten datu-antzeman eta kontrol panela sortu.
2. ESTRATEGIA: ERALDAKETA DIGITALA
- ETE baten eraldaketa digitala bultzatu.
- Sail jakin batzuk eraldatu: Industria 4.0 eta Lan Arriskuen Prebentzioa.
- Digital Twin – Biki Digitala
3. FABRIKAZIO ADITIBOA
- Egituren 3D inprimaketa
- Fabrikazio aditiboko zelula malguaren fabrikazio parametroen konbinazio onena identifikatu, nahi den pieza edo forma sortzeko, lortzeko, ezaugarri mekaniko, termino edo estetiko jakin batzuk lortzeko kontuan izanik.
4. IKUSPEN ARTIFIZIALA
- Prozesuaren egiaztatze eta produktuaren kalitatera orientatutako ikuspen artifizial sistema baten garapena
5. LANGILEEN FORMAKUNTZA
- Lantegiko ataza baten formakuntza prozedura zehatz bat digitalizatu errealitate areagotuaren bidez.