Industria 4.0-rako Datuen Analitika Prediktiboko Proiektuetako Unibertsitate espezialista

2018/07/17 23:00:00 GMT+1
IMH - UPV/EHU-ko berezko titulu berria. Informa zaitez!


 

UPV/EHUk ofizialki onartua, azaroan berezko titulu berria abiatuko dugu: Industria 4.0-rako Datuen Analitika Prediktiboko Proiektuetako Unibertsitate aditua

IMHk UPV/EHUk eta TECNALIAk sustatutako formakuntza espezializatua

Ezaugarri nagusiak:

  • 30 ECTS / 300 ordu.
  • Datuen analitika prediktiboa ikuspegi praktiko eta aplikatu batetik lantzen da: Ikasleek gaitasun multzo handiago bat barneratzen dute, eta aukera emango die horrek proiektuetan eginkizun garrantzitsuago bat izateko eta haien arrakastarako baldintzak ulertzeko, industria negozioaren eta erabilitako teknologien ikuspegitik.
  • Egutegia: 2018ko azaroaren 23tik 2019ko ekainaren 20 arte. 52 egun (+ 2 orduko egun bat). Asteko astearte, asteazken, ostegun eta ostiraletan, arratsaldez, 15:00-19:00.DESKARGATU BEHIN-BEHINEKO EGUTEGIA.
  • Modalitatea: Presentziala
  • Irakastokiak: IMH, TECNALIA
  • Ikasgaiak
  • Irakasleak
  • Sarbidea: Informatika, industriala, elektronika, telekomunikazioak edo antzeko adarrak dituzten Ingeniari Graduak eta 3 urteko lanbide-esperientzia. Ez duzula esperientziarik? Beste gradu bateko formazioa duzula? Jarri gurekin harremanetan.
  • Irteera profesionalak: Ingeniaria industria-enpresa batean proiektuak ikuskatzea eta hornitzaileekin harremanetan izatea; Proiektu-arduraduna informazioaren teknologietan aditua; Ekintzailea startup batean proiektu garapenean aditua.
  • Prematrikula epea: 2018ko azaroak 23. Kudeaketa gastuengatik 50€ ordainduko dira. Galdetu idazkaritzan ingeniaritza.ehu@imh.eus (943744132, Leire Alberdi)
  • Kostua: 4.050€. Ordainketa bi epetan egingo da: 2018ko azaroan %60 eta 2019ko otsailean %40.
  • Ikasleak ekarri beharko duen ordenagailu pertsonalaren ezaugarriak:
    Hardwarea: Makina birtualak exekutatzeko gai izan beharko dira, 64 bits-eko SOrako prestatuta egon beharko dira eta bere hardware ezaugarriak RAM 8GBtik  gora eta i5 prozesagailuak edo handiagoak izan beharko dira. Horrez gain diskoan espazio nahikoa izan beharko dute, minimoki 25 GB-koa.
    Softwarea: SO UNIX-en lan egiteko gaitasuna izan beharko dute, beraz familia horretako sistema eragilea ezarrita izan beharko dute (Ubuntu, Centos …) edo eremu hori sortzeko gaitasuna izan beharko dute makina birtualen bidez.


Informazio gehiago: ingeniaritza.ehu@imh.eus (943744132, Leire Alberdi)