Industria Ministerioko Merkataritza eta Inbertsioetarako Zuzendari Orokorrak IMH eta Makina Erremintaren Museoa bisitatu ditu
2008/09/16 23:00:00 GMT+1
AFM eta Proschoolsek gonbidatuta, nazioarteko proiektuetarako kolaborazio bideak lantzeko asmoz
Antonio
Sanchez Bustamante, Merkataritza eta Inbertsioetarako Zuzendari
Orokorrak IMH bisitatu du gaur, AFM eta Proschoolsek gonbidatuta.
Bisitaren helburua zen gonbidatuarekin harreman zuzena egitea,
AFM-PROSCHOOLS-IMHk garatzen dituzten nazioarteko proiektuetan
kolaborazioak lantzeko. Elgoibarko IMHko eta Makina Erremintaren
Museoko instalazioak xehetasunez ezagutu ditu.