Ingeniaritza Dualaren presentzia 22CMH Kongresuan
IMHk, Fabrikazio aurreratuaren eta honen digitalizazioaren etorkizunari buruzko erreferentziako 22CMH Kongresuko batzorde antolatzailean parte hartzeaz gain, aurten ere Ingeniaritza Eskolako bere irakaslea den Aintzane Condek elektrohigaduraren inguruko hitzaldia eman du.
"Hari bidezko elektrohigaduraren prozesua optimizatzea 4.0 industriako teknikak eta erremintak erabiliz" txostena euskaraz egin eta aurkeztu ondoren Aintzanek "Euskaraz egindako txosten onenaren saria" eskuratu du Kongresuan, Imanol Lasa Zeberio, Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramalea, eta Gobernantza eta Komunikazio Diputatuaren eskutik.
Zorionak Aintzane eta eskerrik asko euskarari teknologiaren maila gorenetan ere emandako ikusgarritasunagatik eta zure ahaleginagatik!
Bestalde, Kongresuak gonbidatuta, IMHren Unibertsitate Eskolako ikasleak ere parte hartu zuten egun osoz.