Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolak komunikazioa aurkeztu zuen EDULEARN biltzarrean
EDULEARN IATED* erakundeak antolatzen duen biltzar garrantzitsuenetako bat da eta munduko hainbat herrialdeetako instituzio eta erakunde biltzen ditu eztabaida eta kooperazioa sustatzeko. Zazpigarren edizioa Bartzelonan burutu zen uztailaren 6tik 8ra bitartean eta 80 herrialde inguruko ordezkariak bildu zituen
IMHren kasuan, Josetxo Gutierrezek parte hartu zuen, IMHren Ingeniaritza Dualeko Unibertsitate Eskolako Zuzendari Pedagogikoak, alegia. Donostiako Eskola Politeknikoko beste bi kiderekin batera, hirurak UPV/EHU ordezkatuz, aurkezpena egin zuten.
Aukeztutako ikerketak Mekanika arloko kontzeptu eta printzipio giltzarri batzuetan ikasleen ulermen mailaren ebaluazioaren emaitzak deskribatzen ditu, konkretuki, energiaren lehen printzipioan.
Ikerketa Gutierrez lantzen ari den tesi doktoralari dagokio eta hezkuntza esparruko aldizkari espezializatu batean argitaratuko da.
*IATED (Teknologia, Hezkuntza eta Garapen Nazioarteko Akademia) nazioarteko hezkuntza eta unibertsitatearen kooperazioa sustatzen du Teknologia eta Zientziaren arloetan.