Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako diplomak emateko ekitaldia
Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuarentzat mugarri berezia izango da urtarrilaren 15a; hain zuzen 1996an Frantziako École d'Ingenieurs CESIrekin elkarlanean hasi zuen Ingeniaritza Dualaren azkenenengo promozioak jasoko ditu diplomak.
2011an IMH UPV/EHUra atxikitu zenetik, 2012tik aurrera Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako ikasleek Prozesu eta Produktu Berrikuntzan Ingeniaritza Gradua ikasten dute, Espainiako alternantzia ereduko lehen gradu homologatua izanik.
Hori dela eta diploma ekitaldian IMHko Ingeniaritza Duala abiatzeko aitzindari izan ziren erakunde zein pertsonei aitorpena egingo diegu. Ekitaldian ikasle, guraso irakasle, enpresa tutoreek parte hartuko dute eta Alfredo Etxeberria Elgoibarko Alkatea, Itziar Alkorta, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitateetako Sailburuordea, Jon Peli Uriguen Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza Diputatua eta Frantziako CESI GROUPeko ordezkariak izango ditugu.
Agenda:
- IMHko Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskola
- 16. promozioari diploma emateko ekitaldia
- 2015ko urtarrilak 15, osteguna
- Arratsaldeko 18:00an
- Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuko Alberto Ortueta Areto Nagusian
Egitaraua:
• Ongi etorria. Alfredo Etxeberria, Elgoibarko Alkatea.
• Sarrera. Ixaka Egurbide Ingeniaritza Dualeko Unibertsitate Eskolako Zuzendaria eta Aitor Ceciaga ikasleen 16. promozioko ordezkaria.
• CESI, CTI eta Mariano Iriarteri aitorpena. Jon Peli Uriguen Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza Diputatua, Aingeru Gallastegi 1. promozioko ikasle ohia, Isabelle Caradot CESIko ordezkaria eta Mariano Iriarte Ingeniaritzako lehen zuzendariaren hitzak.
• Diplomatutako promozioaren diploma banaketa. Josetxo Gutierrez promozioko tutorea.
• Amaiera. Itziar Alkorta, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea.
• Argazkiak eta luntxa