Ingeniaritza Dualeko ordezkariak WACE kongresuan izan dira
2018/07/10 00:00:00 GMT+2
![](https://www.imh.eus/eu/albisteak/ingeniaritza-dualeko-ordezkariak-wace-kongresuan-izan-dira/@@images/398ba524-0d14-4cc4-bda9-4ef729656d36.jpeg)
Hezkuntza Dual aurreratuaren 3. nazioarteko ikerketa sinposioa burutu da Sttutgart-en
Alemaniako Sttutgart hirian, WACE (advancing cooperative & work-integrated education) erakundeak antolatutako 3. nazioarteko kongresuan izan da Ingeniaritza Dualeko lantaldea DHBW unibertsitateak gonbitatuta, besteak beste elkarlanerako hainbat aukera aztertzen: Ikasleentzat egonaldiak atzerrian, europar sarea, Erasmus+ mugikortasunak eta abar.