Ingeniaritzako ikasleen bizipenak: Gorka Ayora

2024/03/21 09:49:10 GMT+1
"Bai, laugarren mailaren hasieran atzerriko egonaldia egiten dugu hamar astez. Nire dualeko enpresak, Coprecik, Turkian duen lantegira joan nintzen, lantegiko prozesu-teknikoari euskarria emateko. Nazioarteko proiektuen kudeaketan esperientzia ezin hobea izan da, prozesuen-teknikari korporatibo bezala maiz bidaiatu behar izaten baita, hainbat proiekturen ardura hartuz."
Gorka Ayora
  • Eibartarra.

  • 4. mailako ikaslea.

Gorkari egindako elkarrizketa partekatzen dizuegu:

Gorka Ayora

Berrikuntzako Ingeniaritza Graduaren azken urtean zaude, zergatik aukeratu zenuen Elgoibarko Ingeniaritza Dualaren Eskolan ikastea?

Bi arrazoi nagusiengatik, alde batetik formakuntza dualak erakartzen ninduen, ezagutza praktikoa asko baloratzen dudalako eta aurretik ere, lanbide heziketako goi-maila ere eredu dualean ikasi bainuen Armeria Eskolan.

Bestetik, gradu honetan berrikuntzaren arlo desberdinak lantzen direnez, gaur egungo etengabeko aldaketen mundurarentzat funtsezko erremintak eskaintzen zituela ikusi nuen.

 

Nolako esperientzia izaten ari da?
Oro har ona, kontuan izanik bai eskolan eta bai enpresan formatzen garenez, denbora ondo antolatu behar dela, azterketetarako plangintza klabea da.

Zure espektatibak betetzen ari dira?

Hein handi batean bai, bai unibertsitatean, bai lanean.


Ze enpresatan ari zara garatzen zure profil profesionala? Ze proiektutan ari zara lanean?

Nire enpresa duala Copreci Koop. E., etxetresna elektrikoetarako osagaiak eta sistemak diseinatu eta fabrikatzen duen enpresa da, eta bertan ari naiz garatzen nire profil profesionala. Zehazki Produktibitate eta Garapen Industrialaren departamentuaren barruan, hainbat proiektutan laguntzen, bereziki intralogistikako proiektu berritzaile batean, AMR (Autonomous Mobile Robot) robotekin; zeinak automatizazioa eta elektronikaren esparruak lantzeko aukera eman didan.

 

Lan esperientzia izateko aukera eman dizu eredu dualak. Berrikuntza proiektuetan lan egin duzu. Uste duzu zure amets profesionalak betetzeko lagungarri izango dela?

Bai, batez ere enpresan parte hartzen nagoen proiektuen bitartez hainbat trebetasun garatu baititut (soft eta hard skills deituak). Honek gradua bukatu bezain laster aurkituko dudan lan munduan sartzeko erraztasuna aukera ematen dit.

 

Atzerriko lan egonaldia ere egin duzu

Bai, laugarren mailaren hasieran atzerriko egonaldia egiten dugu hamar astez. Nire dualeko enpresak, Coprecik, Turkian duen lantegira joan nintzen, lantegiko prozesu-teknikoari euskarria emateko. Nazioarteko proiektuen kudeaketan esperientzia ezin hobea izan da, prozesuen-teknikari korporatibo bezala maiz bidaiatu behar izaten baita, hainbat proiekturen ardura hartuz.

 

Gradu hau ikastera animatuko zenuke norbait?

Bai, formatu duala interesatzen bazaio eta ikasgaiak interesgarriak iruditzen bazaizkio gomendatuko nuke.

 

Eskerrik asko Gorka zure esperientzia partekatu izanagatik🤗

 

Berrikuntzako Ingeniaritzari buruz gehiago jakin nahi? Ikusi hemen