Iñigo Urkulluk Lanbide Heziketarekiko eta Txandakako Ingeniaritzarekiko konpromisoa adierazi zuen IMHn
2012/09/10 23:00:00 GMT+1
Politikariak Txandakako Ingeniaritza Eskolaren sistema eta ezaugarriak batetik, eta makina erremintaren sektorearen errealitatea, bestetik, ezagutu zituen IMH izandako bileran.
EBBren buru eta EAJ alderdiaren lehendakarigai den Iñigo Urkullu Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuko eta Danobat enpresako ordezkariekin bildu zen IMHn irailaren 11an. Lehendakarigaiak zorionak eman zizkion ikastetxeari izan duen ibilbideagatik, Txandakako Ingeniaritzak berriki estatuko sistemaren baitan lortu duen ofizialtasunagatik eta EHUn sartzea lortu izanagatik. Era berean, Lanbide Heziketarekiko eta Txandakako Ingeniaritzarekiko konpromisoa adierazi zuen.