Inklusiorako tresna berriak IMH Lanbide Heziketan

2024/10/18 15:27:18 GMT+2

IMH Lanbide Heziketak, aplikazio berri bat sartu du Moodle-n behar bereziak dituzten ikasleen inklusioa sustatzeko. Hau ReadSpeaker da, dislexia eta TDAH duten ikasleei beraien ikaskuntza prozesuan laguntzeko diseinatutako tresna.

ReadSpeaker-ekin, idatzizko testuak ulertzeko zailtasunak edo irakurtzean kontzentratzeko arazoak dituzten ikasleek Moodlen jasotako informazioa audio formatuan entzun dezakete. Funtzionalitate hau euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez dago, eta audioak MP3 formatuan deskargatzeko aukera ematen du. Honek, audioak edozein momentutan entzuteko aukera eskaintzen du.

Irakasleek dagoeneko eskura dute Moodle-n tresna hau, eta horri esker, gure ikasleei laguntza gehigarria eskaintzeko eta haien ikaskuntza-esperientzia hobetzeko aukera eskaintzen da.