Inmigrazio-enpresa 3. jardunaldiak

2010/04/07 23:00:00 GMT+1
Apirilaren 29an Elgoibarko IMHn testuinguru berriaren ikuspegitik irakurketak eta esperientziak azalduko dira, Eusko Jaurlaritzaren Inmigrazio Zuzendaritza, Erresuma Batuko NIACE, Eibarko Udala, Armeria Eskola eta IMHren parte-hartzearekin.

IZENBURUA: Inmigrazio-enpresa 3. jardunaldiak

JARDUNALDIKO BIDEOAK HURRENGO ASTEAN EGONGO DIRA ESKURAGARRI

 

Bideoak ondo ikusi ahal izateko, gomendatzen dugu Flash Playerren azkeneko bertsioa edukitzea: http://www.adobe.com/es/products/flashplayer/

hizlariek erabili dituzten aurkezpenak

IZEN EMATEA:

  • 943744132 telefonoan edo sartu hemen
  • Internet bidez jarraitzeko asmoa baduzu ere mesedez aurrez izena eman ezazu.


nori interesa dakioke?

  • Gizarte-eragile, irakasle, eta lanbide heziketako esparrua
  • Kulturartekotasun eta laneratze prozesuetan interesatuta dauden pertsonak

 

 

EGITARAUA:

Eskuorria jeitsi hemen ......

 

 

  • 9:15 Izena eman eta dokumentazioa jaso.
  • 9:30 Ongi-etorria. Joxean Egaña.IMHko Zuzendaria
  • 09:35 “Enplegu eta Gizarte Gaietarako Sailetik  proposatutako ekintza-ardatz berriak”. Miguel Angel González. Eusko Jaurlaritzako Inmigrazio Zuzendaria.
  • 10:00 “Eibarko Udaletxeko Gizarte Zerbitzuen irakurketa”. Benja Atutxa Gizarte Ekintza Bartzordeko Presidentea eta Gorka Errasti, Eibarko Udaletxeko Inmigrazio Teknikaria.
  • 10:30 “Europako esperientziak kulturartekotasunean”. Janne Watts, NIACEko Programa-zuzendaria (Adult Continuing Education, Erresuma Batua).(Lehenengo bideoa: erdarara itzulita, bigarrena: jatorrizko hizkuntzan)
  • 11:15 Atsedena. Kafea.
  • 11:30 “Debabarrena-Integra Bat Eginez Programa”, Ana Isabel Vicente, Armeria Eskolako Ikasle Ohien Elkarteko prestakuntza prospektorea.
  • 11:50 “Planteamendu berriak. Inmigramek plataforma aurkeztu eta Garapen Pertsonal eta Lanerako Orientazioaren ikastaroaren emaitzak azaldu.”. Aitor Muniozguren, Iker Jausoro, Rafa Fournier eta ikastaroaren ikasleak, Makina Erremintaren Institututo lan-taldea.
  • 12:45 Solasaldia eta itxiera.

AURKEZPENA:

Inmigrazio-enpresa jardunaldiaren 3. ediziora iritsi garen honetan momentu berezi batean aurkitzen gara,  aurre egin beharreko testuinguru konplexu batean alegia, eta ingurune honetan egokitzeko gaitasuna dugula erakutsi behar dugu,

maiz entzun baitugu ingurune hau aldakorra dela, eta hain zuzen horrela dela frogatu da, eta horrez gain aldaketa txarrerako izan daitekeela.

 

Edizio honetan azaldu nahi dugu gizarte-bazterketa arriskuan dauden pertsonak, etorriberri eta beste, oinarri hartuta, haientzat dagoeneko abiatu diren eta abiatuko diren ekimen eta esperientziak.

Honez gain, partekatuko ditugun aurkezpenetako batzuetan kutsu berritzailea adieraztea espero dugu, azalduko diren dinamikengatik eta baita edukiengatik.

 

Jardunaldian Eusko Jaurlaritzaren Inmigrazio Zuzendariak parte hartuko du. Erakunde hau “Fabrikazio mekanikoko sektorean etorriberrien integrazio profesionala: Ingurune sozio-ekonomiko  berri baten egokitzapena” proiektuaren babesle dugu eta jardunaldia ere esparru honetan  kokatu dugu.

 

 

Aurkezten dugun egitarauan Eusko Jaurlaritzak proposatzen dituen jarduera-ardatzak kontutan hartu nahi izan ditugu, Udal Gizarte Zerbitzuetako egungo errealitatearen ikuspegia, Debabarreneko prestakuntza baliabide batzuetan egiten ari diren planteamendu batzuk, eta baita Europara “ihesalditxo”

bat egin eta esperientzia bat ezagutu, interesgarria izango delakoan.

 

Jardunaldia internet bidez jarraitu ahal izango da zuzenean eta galderak/iruzkinak ere zuzenean egin ahal izango dira.

 

 

Jardunaldia osatzeko zurekin kontatzen dugu, eta zure espektatibak betetzea espero dugu.

AURREKO EDIZIOAK: