Interreg: Bigarren taller interkulturala Toulousen
2019/11/13 17:40:00 GMT+2
![](https://www.imh.eus/eu/albisteak/interreg-bigarren-taller-interkulturala-toulousen/@@images/1c0bbe74-1117-46d8-a72a-820dd3186eec.jpeg)
Mugaz gaindiko lankidetza prestatzeko gako soziokulturalak ezagutu dituzte proiektuko unibertsitateetako parte-hartzaileek.
Jose Gutierrez eta Monika Ezenarro, Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako irakasleak azaroaren 11-13 bitartean Toulousen izan dira Life Long Learning Transversalis (3L-Transversalis) proiektuaren barruan antolatutako 2. kulturarteko tailerrean parte hartzen.
Tailerraren helburua izan da proiektuko unibertsitate parte-hartzaileei gako soziokulturalak ematea, mugaz gaindiko lankidetza prestatzeko. Bestalde, Toulouseko Jean Jaurès unibertsitatea eta Paul Sabatier unibersitatea bisitatu eta ezagutu dituzte.