Irakasleen formakuntza: Gazteen ongizaterako teknologiaren erabilera osasungarria

2024/11/20 19:16:00 GMT+1
Elgoibarko Udalak sustatua, aditua den Telmo Lazkanok eta Maitane Ormazabal psikologo eta terapeutak zuzendu dituzte saioak, gazteen ongizate emozional eta digitala sustatuko duten praktikak nola bideratu irakasleak gaitzeko.

Gazteen ongizaterako teknologiaren erabilera osasungarria

Gazteen ongizaterako teknologiaren erabilera osasungarriari buruzko prestakuntza IMHko Lanbide Heziketako irakasleek teknologiek haur, nerabe eta helduengan duen eraginari buruzko prestakuntza jaso berri dute.

Prestakuntza hau Elgoibarko Udalak sustatua izan da. Saioak gaian aditua den Telmo Lazkanok eta Maitane Ormazabal psikologo eta terapeutak zuzendu dituzte. Prestakuntza honen helburua gazteen ongizate emozional eta digitala sustatuko duten praktikak nola bideratu jakiteko irakasleak gaitzea izan da.

Euskal Autonomia Erkidegoan aitzindaria den "Zentzuzko Erabilera eta Osasuna Saretzen (ZEOS)" programaren barruan, teknologien erabilera osasungarria sustatzen duten tresnak eta estrategiak aztertzen dira, batez ere telefono mugikorrenak.

Ekimen hau Lazkanok eta Ormazabalek idatzitako “Nerabe Garrasia” liburutik abiatuta sortu da. Liburu horrek teknologiarekiko harreman osasungarrien garrantzia jorratzen du, baita nerabezaroaren funtsezko alderdiak ere, hala nola autoestimua, balioak eta identitatearen eraikuntza.

Programak mugikorraren erabilera arduratsuari, osasun mentalari eta sare sozialen arrisku eta onurei buruzko funtsezko gaiak biltzen ditu.

Prestakuntza horrekin, irakasleek ikasleei lagundu ahal izango diete teknologiaren erabilera modu eraginkorrean eta osasungarrian kudeatzen. Honekin, ikasleen ongizatea eta garapen pertsonala indartuz.