Jardunaldi Pedagogikoa: Orientazioa eta iniziatibaren garapena ikasgelan
2010/03/10 00:00:00 GMT+1
IMHren 20. urteurreneko ekimenen barruan, martxoaren 23an Etengabeko Ikaskuntzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lagundutako ikaslearen protagonismoa lantzen dituen bi esperientzia azalduko dira Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuan.
Martxoaren 23ko jardunaldia pedagogikoan bi esperientzia azalduko dira, bata Zarauzko Lizardi Institutua eta Oñatiko Elkar Hezi Eskolarekin orientazioaren inguruan landutakoa eta bestea Lanbide Heziketako bost ikastetxeekin garatutakoa, ikasgelan ekimena edo iniziatiba garatzeko lantzen ari diren erremintei buruzkoa Armeria Eskola, Don Bosco Ikastetxea, Easo Politeknikoa, IMH eta Usurbilgo Lanbide Eskola
JARDUNALDIAREN NONDIK-NORAKOAK
Bi esperientzia hauen oinarrian, pedagogiari buruz uste sendo bat: Ikaskuntzak zentzua hartzen du pertsonak ikasteko duen jarduera edo edukia ezinbesteko objektu propioarekin identifikatzen duenean, edo eta ikasteko jarduera bere garapen propioaren jarduera bezala hartzen duenean. Uste honek garamatza ikaslea eta honen erabakitzeko gaitasuna kezka pedagogiko guztien erdian ezartzera. Hau eginik, ziur gaude gizarte-mailan horren desiragarriak diren eta enpresek langileengan geroz eta gehiago sustatzen duten eta gure ikasleek ingurune sozioekonomiko aldakor eta ezjakinean orientatzeko beharrezkoa duten autonomia eta iniziatiba jarreren garapenari erantzuten ari garela.
Jardunaldian Eusko Jaurlaritza (Etengabeko Ikaskuntza eta Hezkuntza Berrikuntza) eta Gipuzkoako Foru Aldundiak parte hartuko dute, zeinek sustatzen duten orientazioa eta ekimenaren inguruko gaiak.
IMHren 20. urteurrena
Jardunaldi hau IMH sortu zeneko 20. urteurrena gogoratzeko antolatu ditugun ekintzen parte da. IMH sortzen parte-hartu zutenen elkarlanari esker hainbat gauza lortu dira: 30.000 langile eta langabetu baino gehiagok Prestakuntza Iraunkorreko ikastaroak egin dituzte, 1.500 ikasle baino gehiagok Heziketa Zikloetan prestatu dira eta 400 baino gehiago Txandakako IMH Ingeniaritza Eskolan. Horrez gain, IMHk garapen lerro berriak sortu ditu gaitasunen kudeaketa, zerbitzu tekniko eta hezkuntza-teknologiaren transferentzia esparruan.
- Jardunadiaren izenburua: Orientazioa eta ekimenaren garapena ikasgelan
- Data: 2010eko martxoaren 23an
- Ordua: 10:15-13:15
- Tokia: Elgoibarko IMH, Alberto Ortueta Areto Nagusia
- IZEN-EMATEA: doan eta beharrezkoa aurrez egitea, hemen edo telefonoz 943744132 zenbakian.
- Nori zuzendua: DBH, Batxilergo eta Lanbide Heziketako irakasle eta orientatzaileei.
Jarreren aldaketan interesatuta dauden pertsona guztiei. - Eskuorria jeisteko hemen...
EGITARAUA
- 10:15 Izen-ematea, dokumentazioa jaso.
- 10:30 Ongi etorria. Joxean Egaña. IMHko Zuzendaria.
- 10:35 “Ikaslearen orientazioaren zeregina informazioaren gizartean” Jose Luis Elorza. Eusko Jaurlaritzako Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaria.
- 10:50 “Orientazio prozesua DBHtik Batxilergora pertsonen protagonismoan oinarrituta: Appa proiektua”. Incress-IMHko Blanca Moratinos, Elkar Heziko Juankar Olaeta eta Lizardi Institutuko Igone Azpiroz.
- 11:50 Atsedena. Kafea
- 12:05 “Ekimenaren garapena ikasgelan” proiektua “Gipuzkoa gizarte ekintzailea” programan testuinguratzea. Joseba Amondarain, Gipuzkoako Foru Aldundiko Jakintza eta Enpresa Jarduera Sustapeneko Zerbitzuburua.
- 12:20 Ekimenaren garapena ikasgelan proiektua. Ikasitako ikasbideak. Incress-IMHko Imanol Ulacia eta Armeria Eskola, Don Bosco Ikastetxea, Easo Politeknikoa, IMH eta Usurbilgo Institutuko ordezkariak.
- 13:20 Jardunaldiaren itxiera. Mª Luisa García Gurrutxaga. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Berriztapenerako Zuzendaria.