Jardunaldia: Europako Goi Hezkuntzako Esparruan Prestakuntza Duala edo Txandakakoa
2011/10/09 23:00:00 GMT+1
Urriaren 28an Elgoibarko IMHn egingo den Nazioarteko Biltzar honetan Europako zentruetako hainbat ordezkarik parte hartuko dute, hazten ari den gizarte eta hezkuntza fenomeno baten kasu eta eskarmentu adierazgarriak azalduko dizkigute.
Nazioarteko Biltzarra: Europako Goi Hezkuntzako Esparruan Prestakuntza Duala edo Txandakakoa
- 2011ko urriak 28
- IMH Elgoibar
- Izen-ematea, doakoa baina aurretik egitea beharrezkoa, hemen, telefonoz 943744132 (Itziar Egiguren) edo emailez ingeniaritza[abildua]imh.es
Aurkezpena:
- Alternantziako edo txandakako prestakuntza printzipio honetan oinarritzen da: prestakuntza denbora hezkuntza-zentruaren eta enpresaren artean partekatu eta jarduera profesionalari ekin. Honen bidez ikasten duen pertsonaren identitate formatiboa eta eraldatzailea modelatu egiten da. Zentzu honetan, kontutan izan beharra dago prestakuntza eredu hau Europa mailan kontrastatutako errealitatea dela, emaitza arrakastadun eta egiaztagarriekin, eta Bolonian integratutakoa. Gehiago irakurri...
EGITARAUA:
- 8:30 Izen ematea. Dokumentazioa
- 9:00 Irekiera. Joxean Egaña jna. IMHko Zuzendaria / Pedro Luis Arias Katedraduna, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordea / Marius Rubiralta Katedraduna, Hezkuntza Ministerioko Unibertsitateetako Idazkari Nagusia / Iñaki Goirizelaia, Katedraduna, Euskal Herriko Unibertsitateko Errektorea /
- 9:30 Txandakako sistema. Ixaka Egurbide jna., Txandakako IMH Ingeniaritza Eskolako Zuzendaria.
- 9:45 Frantziako kasua. Nord-pas-de Calais. FORMASUPeko Zuzendaria, Frédéric Sauvage Doktorea
- 10:30 Enpresen esperientzia. Alberto Garate jna., LAIPeko Gerentea. Maschinenfabrik Liezen und Gießerei Ges
- 11:15 Atsedena. Kafea
- 11:45 Austria, Italia eta Suediako esperientziak. Johannes Haas Doktorea, FH Joanneum (Austria) / Vittorio Franzellin Doktorea, Free University of Bozen (Italia) / Lars Svensson Doktorea, Will University West (Suedia)
- 12:15 Ikasleen esperientzia. Martin Fahrenberger jna., Gianluca Farina jna., Julen Beltran jna
- 12:45 Alemaniako kasua. Baden-Wurttemberg. DHBW, Max Mühlhäuser Doktorea, Errektoreordea eta Fakultate Teknikoko Dekanoa
- 13:30 Ondorioak. Cristina Uriarte Doktorea, EHUko Gipuzkoako Kanpuseko Errektoreordea
- 14:00 Itxiera instituzionala. Jon Uriguen jna. Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza eta Landa Garapenerako Diputatua
- Gosegarria