Kalitatearen Europar Astea: Investors in People Euskadiko Lanbide Heziketan
Imanol Lopez Lacalle Lanbide Heziketako Kalitaterako eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziako Kalitatearen Zuzendariak inauguratu zuen jardunaldi. Berarekin, parte hartu zuten Kike Intxausti eta Rosana Gutierrez, Agentziaren aldetik, eta Juantxo Mendikute, Jesus Agirre, eta Ixaka Egurbide R5 ikastetxeen ordezkaritzan.
Hitzaldira etorri ziren ehun pertsonek zuzenean ezagutu ahal izan zituzten IIP estandarraren aplikazioarekin lortutako emaitzak R5 osatzen duten Lanbide Heziketako ikastetxeetan (Usurbil, Bidasoa, Tolosa, Bergara y el IMH).
Soluziona aholkularitzaren bidez egindako diagnostikoaren emaitzarekin, IMH, Usurbil, Bidasoa, Tolosaldea eta Bergarako ikastetxeek lau hobekuntza arlo identifikatu zituzten:
- Urteko Kudeaketa Plana
- Lanpostuko ebaluaketa
- Lanpostu eta funtzio berrietara harrera
- Heziketa eta garapena.
Ikastetxeetako arduradunek xehetasunez azaldu dute planen ezarpena nola joan den 2003-2004 ikasturtean. IIP pertsonen prestakuntza eta lan-garapenaren praktika onei buruzko arau internazionala da eta Lanbide Heziketako Zuzendaritzak Erresuma Batura egin zuten bidaian ezagutu zuen.
Egun, Lanbide Heziketako Zuzendaritzak R5 sarean bi proiektu garatzen dihardu (Guneka eta Ardatz), horren garrantzitsua den gai honi buruzko kudeaketaren hobekuntzari zuzendua, hain zuzen.
IIP eredua, EFQM eta ISO 9001 hildo berean doala ikusita, Lhko Zuzendaritzak IIP R5ean ezartzea erabaki zuen, ikastetxe hauen langileak ebaluatu eta kudeatzeko asmoz.
Kalitatearen Europar Astea urtero antolatzen da Erkidegoan, esperientzaiak elkartrukatzeko eta erakundeen elkarlehiarako kalitatearen garrantzia erakusteko.