Kanpaldi teknologikoko gazteak Elgoibarko profesional industrialekin bildu dira Makina Erremintaren Museoan.
2024/04/18 08:25:00 GMT+1
BOZI kanpaldi teknologikoko gazteek dagoeneko egin dituzte taldean jarduteko taillerra, autoanalisia egiteko orientaziokoa, eta lehen eta bigarren steam erronkak.
Gaur Museoan elkartu dira Elgoibarko "eskola profesionalean" ikasi zuten zortzi profesional industrialekin, elkarren bizipenak partekatzeko: Mari Carmen Astigarraga (AGME Industrias), Ana Loyola (Etxetar), Maria Perez (DANOBAT), Miren Otal Astigarraga (Etxetar, AVS Added Value Solutions), Jesus Bilbao (DANOBAT eta GRUPO MAHERHOLDING SA), Jesus Mari Astigarraga (DANOBAT), Anton Bergara (Fagor Electrodoméstico, DANOBAT, MUPEM, ANAYAK), Pedro Andonegi (SHUTON-IPIRANGA).
Zenbat anekdota eta bizipen entzun ditugu! Oso aberasgarria izan da belaunaldien arteko topaketa hau!
Hurrengo egunetan egingo duten balioen taillerra, enpresen bisitak eta hirugarren erronkarekin osatuko dute kanpaldia.
Ondo pasa!