Kolonbiako Yumboko Ordezkaritza IMHn

2008/07/09 23:00:00 GMT+1
Industria sektore indartsua duen Kolonbiako Cauca Bailarako Yumbo hiriak lanbide heziketako prestakuntza bultzatzeko proiektua lantzeko etorri dira Euskadira.

Aste honetan Kolonbiako Yumboko ordezkaritza bat izan dugu IMHn, Yumboko alkatea , Ferney Lozano, bere laguntzailea, Udal hezkuntza idazkaria, Enpresen ordezkaria eta Valle Unibertsitateko Zuzendaria. Azken bi hauek German Jaramillo eta Ricaurte Vergara duela 10 urte izan ziren IMHn Yumboko Bailaran lanbide heziketa bultzatzeko proiektuaren lehen urratsak emateko.


2008 urtean Yumbok atal berri bat onartu du prestakuntzarako. Hau dela eta proiektua landu nahi dute eta beraz, IMHra etorri dira aukerak aztertzeko. Bide batez aste honetan Elgoibarren dauden bitartean Euskadiko erakunde eta enpresak bisitatu dituzte.

IMHra etorri den ordezkaritza.

·    Ferney Lozano, Yumboko Alkatea
·    Carlos A. Tello, Yumboko Hezkuntza idazkaria
·    Jorge E. Vivas, Yumboko Hezkuntza idazkaritzako aholkularia
·    Germán Jaramillo, FEDYko Zuzendaria (Yumboko Garapenerako Enpresen Fundazioa)
·    Ricaurte Vergara S., Yumboko Valle Unibertsitateko Zuzendaria


Yumbori buruzko informazio gehiago...

Yumboko Valle Unibertsitateko Herencia Mestiza taldea....