KOPILOT ERRELEBOA proiektuaren amaiera.

2024/06/04 12:45:34 GMT+2
Belaunaldi-erreleboaren oinarri gisa, Adinaren eta Ezagutzaren Kudeaketa Sistemikorako Tresnak lantzeko proiektu honetan GRUPO ERREKA, UVESCO, ELECTRICIDAD GOROSABEL, PLASNOR eta TESA ASSA ABLOY enpresek parte hartu dute.
Emaitza eta balorazio positiboak jaso ditu Proiektuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Ingurunearen Departamentuak diruz lagundutako KOPILOT ERRELEBOA proiektuak.
 
Proiektua beren erakundeentzat kritikoak diren belaunaldien arteko errelebo-proiektuak modu eraginkorragoan kudeatzen lagundu dieten tresnak praktikan jartzen jardun du.
 
Proiektuari itxiera emateko egin dugun topaketan, erakunde parte-hartzaileek nabarmendu dituzten ideia nagusiak jaso ditugu:
 
kopilot2.png
  • Erakundeetako pertsonak kudeatzeko gainerako prozedurekin integratuta eta erlazionatuta egongo den ONDORENGOTZA PLAN bat izatearen garrantzia!
  • "Plangintza eta aurreikuspena oinarrizkoak dira".... azpimarratu dute enpresek.... Eta hortik aurrera... "ez jardun modu erreaktiboan, ekintza-plan argi bat izan ezean".
  • Era berean, azpimarratu da beharrezkoa dela "enpresetako erabaki-taldeetako pertsonen artean oinordetzak lantzearen garrantziaren sentsibilizazioa areagotzea"...... "gai horrek, giza baliabideen arloan ez ezik, erakunde osoari eragiten dio"...... "gure enpresen plan estrategikoen barruan beste dimentsio bat bezala txertatu beharko litzateke".

Bestalde, datozen 5 urteetarako ERRONKA gisa, honako hauek azpimarratu dira:

  • Arazo demografikoa...... "atzematea gero eta zailagoa da".
  • LAN-PARADIGMA BERRI batera egokitzeko premia; txandakatze handiagoa, kultura-aniztasuna, beste lehentasun batzuk, lan egiteko beste modu batzuk.

IMH Campusetik eskerrak eman nahi dizkiogu GRUPO ERREKA, UVESCO, ELECTRICIDAD GOROSABEL, PLASNOR eta TESA ASSA ABLOY enpresa parte hartzaileei proiektu osoan zehar emandako laguntzagatik eta Gipuzkoako Foru Aldundiari gure lurraldeko erakundeentzat funtsezkoak diren proiektuak abian jartzeagatik.