Korrika Gaztea

2015/03/18 00:00:00 GMT+1
Martxoaren 23an goizean Korrika Gaztea egin genuen IMH, Meka eta Elgoibarko Institutuko ikasle-irakasle-lankideok. Ondoren Agenda 21 lagun, elikagai jasangarriz osatutako hamaiketakoa izan genuen eta arratsaldean KORRIKA ofizialarekin bat egin genuen Elgoibarko kaleetan zehar.

www.barren.eus

 

 

Korrika Elgoibartik martxoaren 23an pasako zenez, martxoaren 23ko goizerako Korrika Gaztea antolatu genuen Mekak, Elgoibar BHI Institutuak eta IMHk elkarlanean. Goizeko 10.50etan hasi zen Albitxurin eta honako ibilbidea osatu genuen: Albitxuri, IMHko bidegurutzea, Mintxetako gaina, Institutua, kiroldegia eta Makina Erremintaren Museoa. Azkenik ikastetxeetako ikasle ordezkariek IMHko portxean adierazpen-bertsoak irakurri zituzten eta ondoren Agenda 21aren eskutik elikadura jasangarrian oinarritutako hamarretakoa eskaini zitzaien parte hartzaile guztiei.

Arratsaldean, 18.15etan Herri Eskola, Elgoibarko Institututua, Meka eta IMHk elkarrekin KORRIKA ofizialaren kilometroa egingo genuen Elgoibarko Plazatik (jai-alai) Murua gozotegiraino, JATA euskal eskola publikoaren festaren maskota gurekin zela.

Euskahaldun zaitez gurekin :-)

 

IMHren mezua (Xabier Astigarraga, hamarreko txikian)

Korrika euskararen
hauspoa izanik
Bertan parte hartzeak
badu esanahirik.
Baina mezuan ez da
euskaldun klitxerik
Ez baita astindu nahi
kontzientziarik.
Euskarak ez du behar
hitz egin besterik !!!