Kulim-Malasiako Malaysian Spanish Institute (MSI) makina erremintaren lanbide heziketa ikastetxea inauguratu da
Uztailaren 13an Malasiako Kulim-en Malaysian Spanish Institute (MSI-UniKL) inauguratu zen. Proiektu honetan Makina Erremintaren Institutua - IMHk parte zuzena hartu du institutua abiatzeko, bereziki bi ataletan: ekipamenduaren salmentarako eta martxan jartzeko 8.100.000 US$ kopuruarekin eta asistentzia teknikoa eginez 2.655.000 US$. Balioarekin.
IMHk hiru aditu ipini ditu Malasian azken 3 urteetan (Juanjo Larramendi Ko-zuzendaria, Andrés Valle Arduradun mekanikoa eta Asier Azurmendi, arduradun elektriko-elektronikoa), eta epe motzeko aditu anitz, etengabeko 10 hilabetez jarraian. Makinak hornitu eta abiatzeko IMH Proschools-ekin aritu izan da elkarlanean (AFMren enpresa patzuergoa).
Agintariei dagokionean, ekitaldian parte hartu zuten Malasiako sustapen eta garapen kooperatiboaren ministroak Dato Khaled bin Nordin, Espainiako Gobernuko Merkataritza eta Inbertsioetako Zuzendari Nagusiak Oscar Vía eta Espainikako enbaxadore Germán Bejaranok.
Inaugurazio hitzaldien ondoren, proiektuan elkar parte hartu zuten erakunde bien arteko proiektu itxiera formala egin zuten, hauen ordezkaritzan Marako zuzendari orokorra Dato Zamani, eta IMHko Gerente eta Conteseko Lehendakari gisa Joxean Egaña.
Era berean, parte hartu zuten ekitaldian Xabier Ortueta Makina Erremintaren Ekoizleen Elkartea - AFMko Zuzendari Orokorrak, Agustín Arambarri Proschools-eko Lehendakariak eta Mikel Marcilla, IMHko proiektu buruak.
MSI Ikastetxeak laborategi eta makina erremintaren tailer anitz ditu, ohiko 54 makina eta zenbakizko kontroleko 26 makinez hornituta. Guztira, 80 makina, Espainiako teknologiadunak.
MSIk 5 diplomatura eskaintzen ditu, Goi-mailako Lanbide Heziketakoak (hasierako hezkuntza), diseinu curricularrarekin bat, eta urtean 590 ikasle baino gehiagori makina erremintak erabiltzeko prestakuntza eman dezake.