Kulim-Malasiako Malaysian Spanish Institute (MSI) makina erremintaren lanbide heziketa ikastetxea inauguratuko da
2006/07/03 23:00:00 GMT+1
Malaysia eta Espainiako gobernuen arteko kolaborazioaren fruitu eta AFM , IMH eta Proschoolsek aurrera eramandako MSI uztailaren 13an inauguratuko dute Enpresa garapen eta kooperazioko ministo Malasiatarrak , Dato´Mohamed Khaled Nordin, eta Espainiako Merkataritza eta inbertsioetako zuzendari nagusia , Oscar Viak.
Ikastetxeak laborategi eta makina erremintaren tailer anitz ditu, ohiko 54 makina eta zenbakizko kontroleko 26 makinez hornituta. Guztira, 80 makina, Espainiako teknologiadunak.
MSIk 5 diplomatura eskaintzen ditu, Goi-mailako Lanbide Heziketakoak (hasierako hezkuntza), diseinu curricularrarekin bat, eta urtean 590 ikasle baino gehiagori makina erremintak erabiltzeko prestakuntza eman dezake.