Lan poltsa: Blearning-erako pertsonen kontratazioa
2011/03/11 00:00:00 GMT+1
Lan poltsa: Blearning-erako pertsonen kontratazioa IMHk "blended learning" (prestakuntza erdi-presentziala) edukien prestatzaileak behar ditu Fabrikazio Mekanikoaren arloan.
Interesatuek bidal dezatela cv-a helbide honetara: imh [abildua] imh.es
Lan postu guztietan baloratuko da:
- Testu tratamendurako eta multimedia ediziorako ordenagailua erabiltzeko trebetasuna.
- Irakasteko esperientzia
- Prestakuntza ekintzen programazioa
- Elearning-entzat multimedia edukien edizioa
- Elearning edukien kudeaketarentzat moodle plataforma ezagutu
Eskatzen diren profilak:
Moldeen diseinurako prestatzailea
Diseinua - fundizioko moldeak eta polimeroak
Gaitasunak
- Metalen fundiziorako molde eta modeluen diseinuarekin, eta produktu polimerikoen moldeekin zerikusia duten edukien material didaktikoaren garapena.
- Testu-ediziorako programen erabilera.
Trebetasunak:
- Metalen fundiziorako molde eta modeluen diseinuarekin, eta produktu polimerikoen moldeekin zerikusia duten edukien material didaktikoaren ezagutza.
Elektrohigadura eta artezketa prestatzailea
Mekanizatu berezien profila (urradura, elektrohigadura eta bereziak)
Gaitasunak:
- Elektrohigadura, artezketa eta mekanizatu bereziekin zerikusia duten edukien material didaktikoaren garapena.
- Testu-ediziorako programen erabilera.
Trebetasunak:
- Elektrohigadura, artezketa eta mekanizatu bereziekin zerikusia duten edukien ezagutza.
Fabrikazio mekanikoko prozesuen definizioen prestatzailea
Fabrikazioa (mekanizazio, konformazio eta muntai prozesuetako definizioa)
Gaitasunak:
- Mekanizazio, konformazio eta muntai prozesuen definizioarekin zerikusia duten edukien material didaktikoaren garapena.
- Testu-ediziorako programen erabilera.
Trebetasunak:
- Mekanizazio, konformazio eta muntai prozesuen definizioarekin zerikusia duten edukien ezagutza.
Metrologian prestatzailea
Metrologiako profila
Gaitasunak:
- Fabrikazio Mekanikoaren eremuko metrologiarekin zerikusia duten edukien material didaktikoaren garapena.
Trebetasunak:
- Fabrikazio Mekanikoaren eremuko metrologiarekin zerikusia duten edukien ezagutza.