Lanbide heziketako 1991-2001 promozioen topaketa

"Iragana, oraina, etorkizuna" lelopean ospatzen ari garen Elgoibarko lanbide heziketaren 125 urteurreneko ospakizunen barruan, ORAINA ospatzeko, 1991 eta 2001 urteen artean IMHn lanbide heziketa ikasi zuten ikasle ohientzat, ateak irekitzeko jardunaldia egin dugu 2025eko otsailaren 22an.
Aspaldiko aurpegi ezagunak, ikasle, irakasle zein lankide elkartu gara goiz atsegina elkarrekin gozatzeko.
Ongi etorria eta talde-argazkiaren ondoren, IMHko instalazioak bisitatu ditugu egungo jarduera eta proiektuak azaltzeko, eta azkenik, Makina Erremintaren Museoan luntx eta solasaldi eder batekin amaitu dugu goiza.
Eskerrik asko etorri zareten guztioi, laster berriz ikusiko garelakoan!