Lanbide Heziketako 243 ikasle txinatarrek abiatu dute ikasturte berria Tianjinen
243 ikaslek abiatu dute Tianjinen lanbide heziketako ikasturte berria, 84 lehen mailan. Guztiek Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren programazioko zikloa ikasten dihardute Tianjingo CSMC ikastetxean. Dagoeneko ikastetxeak unibertsitate maila hartu du eta hainbat harreman ari dira lantzen EHU/UPVrekin ere.
IMHko zuzendaria Tianjinen zela hainbat bilera burutu ziren, etorkizunean bi ziklo berri (mekatronika eta diseinua) emateko eskaera ofiziala bideratzeko.
CSMCko 5 txinatar ikasle ohi IMHn prestatzen
Aurten diplomatu diren ikasleetako 5ek IMHn izango ditugu iraila-ekaina bitartean Ingeniaritza Duala ikasi ahal izateko hizkuntzak eta gai zientifikoak prestatzen. Aurreko ikasturtean beste 3 izan genituen eta dagoeneko Ingeniaritza dualeko 1. ikasturtean daude.