Lanbide Heziketako Euskadiko Teknikariek Proiektu Berritzaileak aurkeztu dituzte
Tknikan Pasa den asteartean Tknikan elkartu ziren Lanbide Heziketako teknikariak, hainbat hezkuntza zentrotan ikasturtean zehar garatutako proiektuak aurkezteko. IMHk sektoreko beste ikastetxe eta enpresekin lankidetzan garatutako proiektuak aurkeztu zituen hiru ekimen berritzailetan.
AMFOR proiektua galdaketa prozesuetarako argizari galduzko modeloen fabrikazioaren analisian zentratu zen. SLA 3D inprimatzeko teknologia eta "Castables" material berritzaileak erabiliz, galdaketa ekoizpen-teknika berriak aztertu ziren.
Kondiaberri-retrofitting + VR/EB proiektuak Kondia CM-60 mekanizazio zentro bat modernizatzea zuen helburu, alderdi elektriko zein elektronikoa eguneratuz. Gainera, errealitate birtualeko ingurune bat aztertu zen Mekatronika arloko hezkuntza-esperientzia hobetzeko.
Azkenik, CNC makinetan ebaketa-fluidoaren erabilera optimizatzeko proiektuak txirbil harroketako prozesu industrialen iraunkortasuna hobetu nahi izan du. Machine Learning-ean oinarritutako Adimen Artifizialaren teknikak aplikatuz, prozesu mekanizazio prozesu hauen ingurumen-inpaktua murrizteko lan egin dugu.
Proiektu hauek Sailburu Ordetzak diruz lagundu ditu, euskal lanbide heziketaren berrikuntzaren eta etengabeko hobekuntzaren aldeko apustua azpimarratuz.