Lanbide Heziketako Ikasleekin: Jon Vela
Nor da Jon?
Jon Vela Fernández de Jauregui naiz, elgoibartarra eta 23 urte ditut. Batxilergoa ikasi nuen eta ondoren IMHn goi-mailako Fabrikazio Mekanikoko Diseinua, Mekatronika Industriala eta azkenik Mekatronikako espezializazioa ikasi ditut. Mekatronikako espezializazioa formatu Dualean egiten hari naiz Danobat enpresan. Nire zaletasunen artean kirola egitea da, eskalada batez ere, bidaiatzea eta lagunekin planak egitea.
Zergatik aukeratu zenuen ikasketa horiek egitea?
Jakin-mina pizten zidan gaia izan da betidanik, makinak erabiltzeko teknologiak ezagutu, lanak antolatu eta egin ahal izatea.
Zergatik IMH?
Nire ikasketak egiteko IMH aukeratu nuen, ikasketa eredu erakargarria zuelako. Ikasketak teoria praktikarekin osatzen zituelako eta bertan eskaintzen zuten baliabideengaitik.
Zein da zure iritzia orain arte IMHn eta dualean ikasi eta bizi izan duzun esperientziari buruz?
Ikasketa aldetik oso betea iruditu zait. Fabrikazio mekanikoko diseinua eta mekatronika industriala egitean, alderdi teorikoak praktikoekin osatzean, teknikoki asko garatzen dela iruditzen zait. Hortaz aparte, azken urte honetan espezializazioa egiten egon naiz eredu dualean Danobaten. Urte honetan, aurreko urteetan ikasitakoa praktikan jarri ahal izan dut.
Gainera alderdi tekniko bai praktikoetan asko ikasi dut egindako ikasketa, lan eta lankideetatik.
Parte hartu duzu Erasmus praktiketan? Zer da gehien gustatu zitzaizuna?
Diseinuko praktikak Erasmus bidez egitea erabaki nuen eta Esloveniara joan nintzen baina Covid neurrien ondorioz, 3 aste ondoren, etxera itzuli behar izan nuen.
Nahiz esperientzia laburra izan, oroitzapen onak ditut. Bertako bizimodua eta kultura ikusteko aukera eman zidan. Baina gehien gustatu zitzaidana, bertan egindako lagunak dira.
Esan ahal diguzu zein den IMHn ikasten pasatako garaitik gehien gustatu zaizuna?
Urte hauetan zehar egindako lagunak eta beraiekin ikasketetako erronkak gainditzea oso gogoan dut.
Ze asmo duzu datorren urterako?
Datorren urtean lan egitea da nire asmoa. Hala ere, beti dago zerbait berria ikasteko eta dakizuna hobetzeko.
Zer esango zenioke zurea moduko zikloak ikasteko zalantzan dagoen pertsona bati?
Nire ustez, garrantzisuena gustoko duzun ikasketak egitea da. Probatzeko esango nioke. Eta ez baldin badu gustoko, beti dago beste ikasketak egiteko aukera gustoko duzuna aurkitu arte.
Eskerrik asko, Jon, zure bizipenak partekatzearren!