Lanbide Heziketako irakasle talde bat Polonian izan da.
Industria metalurgikoaren azken berrikuntzen abangoardian mantentzeko ahaleginean, Jon, Ander eta Gurutz, IMHko lanbide heziketako irakasleak Polonian izan dira duela gutxi. Bertan, Varsoviako WarsawMetaltech azokan parte hartu eta Krakobiako Unibertsitatea bisitatu dute.
WarsawMetaltech azoka Poloniako fabrikatzaile eta banatzaileentzako topagune garrantzitsua da, makina erremintaren arloan, eta plataforma paregabea azken teknologiak aztertzeko.
Bisitan, irakasleek aukera izan dute hainbat fabrikatzaile eta banatzailerekin harreman erabakigarriak jorratzeko, etorkizuneko lankidetza akademiko eta industrialetarako ikuspegi berriak zabalduz.
Bestalde, Krakoviako Unibertsitate Teknikoa bisitatzeko aukera ere izan dute; metrologia eta mekanizazio bereziak esploratzeko saioak eginez. Era berean, mekanizazio elektrokimikoa (ECM), fabrikazio gehigarria eta mikromekanizazioa bezalako gaietan sakontzeko aukera izan dute. Metalurgia-industrian sortzen ari diren teknologiak praktikan ikusteko aukera izanik.
Lortutako esperientziak IMHko Lanbide heziketako ikasleen prestakuntza teknikoan eta programa akademikoaren etengabeko garapenean lagunduko du.
Laburbilduz, irakasle taldeari Krakoviako Unibertsitate Teknikoan eta WarsawMetaltech azokan izan duen parte-hartze aktiboak, industriarekiko loturak indartzeaz gain, esperientzia akademikoa aberastu eta metalurgiaren munduaren azken joera eta teknologien ikuspegi baliotsua eman diote.
Bisitaren laburpen-bideoa ikusi: