Lanbide Heziketako Nazioarteko Biltzarrean IMH parte hartzaile eredugarri
Lanbide Heziketako Nazioarteko Biltzarrean IMH parte hartzaile eredugarri
-
Eusko Jaurlaritzak maiatzaren 28-29-30erako antolatu duen maila goreneko nazioarteko biltzarrak enpresa eta enpleguaren lehiakortasunari Lanbide Heziketako Sistemak egiten dion ekarpena landuko du.
-
Lanbide Heziketako Sailburuordetzak euskal Lanbide Heziketa Europako onenen artean dagoela azaldu nahi du, eta tratu ona izatea merezi duela, arriskuan jarriko duen oztoporik gabe. Horretarako, biltzarreko egunetan hiru zentro eredugarriren bisita antolatu ditu, hauen artean Elgoibarko IMH, biltzarrean entzungo dena zuzenean ikus dezaten.
-
IMHk AsmaolaPlusen bidez enpresa txiki eta ertainekin egiten diharduen berrikuntza aplikatuaren kasu erreala azalduko die biltzarkideei IMHra egingo den bisitan eta kongresuan emango den hitzaldian.
Lanbide Heziketako Zentroen arteko Nazioarteko Biltzarra gaur hasi da Donostiako Kursaal jauregian eta ostirala arte iraungo du. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak Lanbide Heziketarako Sailburuordetzaren bidez antolatuta, bost kontinenteetako 42 herrialdetatik heldutako 700dik gora profesionalek Lanbide Heziketaren egungo egoeraz eta etorkizunaz jardungo dute.
Biltzarrean Lanbide Heziketako zentroak izango dira bilkuraren ardatz, Lanbide Heziketa etorkizunak eskatzen dituen erronka berrietara egokitzeko ikastetxeek duten zereginaz hausnarketa egitea helburu hartuta.
Topaketa honen bidez Lanbide Heziketako Sailburuordetzak europar ordezkari eta Espainiako LHko arduradunei azaldu nahi die euskal Lanbide Heziketa Europako onenen artean dagoela, eta tratu ona izatea merezi duela, arriskuan jarriko duen oztoporik gabe. Horretarako, biltzarreko egunetan hiru zentro eredugarriren bisita antolatu ditu biltzarrean entzungo dena zuzenean ikus dezaten, Tknika, Bidasoa eta IMH. Maiatzaren 29an, hizlari atzerritar, eta Espainiako erkidegoetako lanbide heziketako zuzendari eta zerbitzu buruek osatutako 50 laguneko taldeak, Elgoibarko Makina Erremintaren Institutua - IMH bisitatuko du, eta enpresa txiki eta ertainekin lantzen dugun berrikuntza aplikatua ezagutuko du, Asmaola+ proiektu berria, alegia.
Bisita artatzeaz gain, IMHk ostiralean hitzaldia emango du Biltzarrean "Nola bultzatzen duen Lanbide Heziketak Berrikuntza Aplikatua EAEko enpresa txiki eta ertainetan" gaiarekin.
Biltzarra ikastetxeetara urbiltzeko asmoz, Australia eta Kanadako biltzarkideek beraien kasua azalduko dute ingelesez bihar goizeko 9.00etan IMHn: Community College-n negozio eredu berria (Australia -Ameriketako Estatu Batuak eta Hong-Kong-en artean egindakoa), eta Kanadako Community College-n berrikuntza aplikatua. Ekitaldi hau irekia da eta nahi duenak parte har dezake.