Lanbide Heziketaren ikasturte berria: 300 ikaslek bete dituzte gaur IMHko ikasgelak
2017/09/07 00:00:00 GMT+2
![](https://www.imh.eus/eu/albisteak/lanbide-heziketaren-ikasturte-berria-300-ikaslek-bete-dituzte-gaur-imhko-ikasgelak/@@images/6900d964-820e-4dfb-9421-599ec3fcc6b0.jpeg)
Bigarren mailako ikasleen %40tik gora dihardute Eredu Dualean.
Hasi da 2017-2018 ikasturte berria heziketa zikloetako ikasleentzat. Aurkezpen berezia izan dute gaur lehen mailakoek, eskolako funtzionamendu eta arauak ezagutzeko eta ondoren ikasgeletara igo dira. IMHn 300 ikasletik gora ditugu aurten; bigarren mailan %40tik gora dihardute Eredu Dualean, eta Danobateko Espezializazioko ikastaroa abiatu duten guztiak ere %100 dihardute lanean.
Erronken bidez ikasteko ETHAZI metodologia (ikusi bideoetan ikasleen egindako erronkak), eleaniztasuna eta Eredu Duala ardatzak izango dira ere aurten IMHn.
Ongi etorri eta eutsi gogoari!