Lanbide Heziketaren ikasturte berria: 300 ikaslek bete dituzte gaur IMHko ikasgelak
2017/09/06 23:00:00 GMT+1
Bigarren mailako ikasleen %40tik gora dihardute Eredu Dualean.
Hasi da 2017-2018 ikasturte berria heziketa zikloetako ikasleentzat. Aurkezpen berezia izan dute gaur lehen mailakoek, eskolako funtzionamendu eta arauak ezagutzeko eta ondoren ikasgeletara igo dira. IMHn 300 ikasletik gora ditugu aurten; bigarren mailan %40tik gora dihardute Eredu Dualean, eta Danobateko Espezializazioko ikastaroa abiatu duten guztiak ere %100 dihardute lanean.
Erronken bidez ikasteko ETHAZI metodologia (ikusi bideoetan ikasleen egindako erronkak), eleaniztasuna eta Eredu Duala ardatzak izango dira ere aurten IMHn.
Ongi etorri eta eutsi gogoari!