Langileentzako prestakuntza-ekintzetarako laguntzak. 2012ko Deialdia
2012/05/08 19:12:00 GMT+1
EAEko enpresetako langileei zuzendutako enplegurako eskaintzako prestakuntzarako dirulaguntzen deialdia. Eskaera Prestakuntza Erakundeek eta Unibertsitateek, Enpresa Erakundeek eta Sindikatuek, Kooperatiba eta/edo Lan Sozietateen Konfederazioek eta Federazioek egin ditzakete.
- EAEko langile guztiek parte har dezakete laguntzaren xede diren ekintzetan. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda duten langabetuek ere parte hartu dezakete.
- Finantzaketa jaso dezaketen ekintzak 2012ko urtarrilaren 1a eta 2013ko ekainaren 28a bitartean egin beharko dira, eta gutxienez 6 ordu eta gehienez 270 iraungo dute.
- Ondorengo prestakuntza-plan desberdinak ezarri dira: Sektore artekoak, sektorialak, bazkide-langileak barne hartzen dituzten prestakuntza-planak, Langile autonomoei zuzendutakoak, EAEko Lanbide Kualifikazioen Euskal Katalogo Modularrarekin erlazionatutako prestakuntza-planak.
Deialde honetan Profesionaltasun-Ziurtapenetan
oinarritutako prestakuntza planen aurkezpena berdin mantenduko dira.
Profesionaltasun-ziurtapena, lan-administrazio eremuan,
lanbide-prestakuntza ziurtatzeko erreminta da. Hau daukan pertsonak
lanpostu konkretu baten jarduerarako gai dela ziurtatuta izango du.
- Profesionaltasun-ziurtagiriari buruzko informazio gehiago
Langile eta langabetuentzat subentzionatutako ikastaroen programazioa gure webean eskuragarri egongo da eta e-postaz jasotzeko interesa baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.
Deialdiaren testua ikusteko, sartu hemen