Langileentzako uda-udazkeneko ikastaroak abian

2008/07/23 23:00:00 GMT+1
Elgoibarko IMHk 2008 urteko 2. seihilabeteko programazioa abiatu du, 148 ikastaro guztira, hauen artean 3 berri, prestakuntzako eskaintza zabalarekin ondorengo arloetan: Diseinua, Fabrikazioa, Mantenimendu eta Muntaia, Metrologia, Kalitatea, Marketing-a, Giza baliabideak, Industria-antolaketa, Informatika eta Elearning. Fabrikazio eta Muntai arloan euskaraz ikasteko ikastaro bana prestatu dira.

Udakeneko ikastaroen katalogoko azalaKatalogoa deskargatu (1,85 MB)...


Maiatzean aurkeztu ziren IMHko lantegian egin diren makina berrien inbertsioak eta hauei esker, prestakuntza eta zerbitzu aintzindariak eskaintzen jarraitzeko aukera izango du IMHk ondorengo sektoreetan: makina erreminta, automobil-laguntzaileak, aeronautika-aerospaziala, energetikoa (eolikoa, hidroelektrikoa), moldegintza, dekoletajea, medikuntza (protesiak).


Ikastaro berriak:

Estreinekoz programatu diren ikastaroak izango dira: Ordenagailuz lagundutako diseinua, Segurtasuna makinetan eta Coaching: jarrerak lantzeko prozesua.


Ikastaroak euskaraz / eskaripeko formazioa.

Udazkenean 2 ikastaro egin ahal izango dira euskaraz: Automatismo Hidraulikoak Muntai Arloan eta Fagor CNC fresatzeko makinaren programazioa Fabrikazio Arloan. Bestalde, ikastaro irekiez gain, IMHk eskaripeko formazioa eskaintzen die enpresei, behar, helburu eta estrategiara egokitzen dena, enpresan bertan sortzen diren arazoak konpontzeko modurik eraginkorrena, alegia. Hauetako prestakuntzaren edukiak, ordutegia eta hizkuntza (euskaraz ere ikas daiteke) beharren arabera moldatzen dira eta klaseak gure instalazioetan edota enpresan bertan emateko aukera ere badago.


Ikastaro aurreratua

Urrian Ekoizpen-zuzendaritzaren 3. ikastaro aurreratua abiatuko da, aurreko biak izan zuten arrakasta ikusita.


Titulua lortzeko

IMHn, langileek Euskal Herriko Kualifikazio Profesionalen Sisteman oinarritutako Katalogo Modularreko ikastaroak eskuragarri dituzte. Ikastaro hauen bitartez langileek ezagutzak eta gaitasunak lortu ditzakete eta baita Lanbide Gaitasuna Egiaztatzeko Egituran sartu ere dagokien kualifikazio profesionala eta Titulu Ofiziala lortzeko.


Finantziazioa

Ikastaroek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila, Hobetuz, Enpleguan Prestatzeko Fundazio Tripartita FTFE eta Europako Gizarte Funtsaren diru laguntzak izango dituzte.