Fabrika Digitala: LangileOK Elkartek proiektuaren esperimentua
2019/05/23 17:50:00 GMT+1
UPV/EHUko ikerlariek IMHko ikasleen mekanizazio ekintzak monitorizatu dituzte jantzi sentsorizatua baliatuz.
UPV/EHUko Konputazio Zientzia eta Adimen Artifiziala Saileko bi ikerlari izan dira gaur IMHn esperimentu bat egiteko. Beraiek eta IMHk parte hartzen dugu "LangileOK" izeneko Elkartek proiektuan.
Zer esperimentu izan da gaurkoa? IMHko zikloetako bi ikasle monitorizatu dituzte tornu baten mekanizatzen zuten bitartean, haiengandik informazio kuantitatiboa biltzeko, behargin batek egiten dituen akzioak zeintzuk diren deskribatu eta ondorioz ezagutza data base bat sortzeko.
Horretarako Rokoko jantzi sentsorizatua eta Emotiv Epoc + Kinect ekipoak erabili dituzte.