Lantokiko Prestakuntza eta Duala euskaraz: praktika onak
2020/12/10 14:30:00 GMT+1
"Euskaraz, talentua gara!" ekimenean jasotako praktika onen artean dago IMHren kasua.
Gipuzkoako Lanbide Heziketako ikastetxeen, erakundeen, lantokien eta Lanbide heziketako elkarteen artean Lantokiko Prestakuntza eta Duala euskaraz zazpi praktika on eta esperientzia eredugarri identifikatu dira.
Ekimen honekin praktika horiek indartu nahi dira, eta praktika on berriak ezartzeko ereduak eman nahi dira.
Euskaraz, talentua gara!’ ekimena Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika Sailburuordetza eta Lanbide Heziketako Sailburuordetza, Laneki elkartea eta EMUN enpresaren artean landu da.
Ondoren bi bideo: IMHren praktika onak eta ekimenaren aurkezpena