Larraitz eta Cristian, lanbide heziketako skills olinpikoak, bi astez elkarlanean
2011/06/14 23:00:00 GMT+1
Madrilen lehiakide izan ziren heziketa zikloetako olinpiadetan; IMHko Larraitzi Urrea egokitu zitzaion eta Vigoko Politeknikoko Cristiani zilarra CNC Fresatzeko proban. Orain IMHn elkarrekin ikasten dihardute, batak Worlskills eta besteak EuroSkills probak prestatzen
Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioko heziketa zikloko bi ikasleek ezagutza trukaketa egingo dute IMHko lantegian, bakoitzak ezagutzen dituen programak besteari azaldu, praktikatu eta hurrengo skillsak prestatzeko helburuarekin, Larraitz Urangaren kasuan mundukoak eta Cristian Fernandezen kasuan Europakoak, hain zuzen.
Badira urteak Vigoko Politeknikoko eta Elgoibarko IMHko irakasleak elkar ezagutzen dutela, eta olinpiadetan berriz elkarrekin jardutean adostu zuten ikasleen arteko elkarlana burutzea.