Learn&Fly ERASMUS+ proiektu berriaren abiatzea

2018/02/02 00:00:00 GMT+1
Aeronautika munduan inspiratuz eta irakaskuntza metodo berritzaile eta erakargarrien bidez, ikasleen teknologia, ingeniaritza eta matematiken trebetasun gabeziei aurre egiten saiatuko gara Learn&Fly bazkideak.

Otsailaren 1-2an Learn&Fly ERASMUS+ Proiektu berriaren bigarren elkar topaketa egin da IMHn.

Proiektua ikastetxeen arteko aliantza estrategikoa da, Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika arloetako oinarrizko trebetasunetan ematen den errendimendu baxuari aurre egin eta metodologia berritzailea eta erakargarrien bidez ikasgeletara hobekuntza ekartzeko, aeronautika mundua inspirazio bezala erabiliz.

Aeronautika sektorean zentratuko gara, Europako osoenetako bat. Learn&Fly proiektuak sortuko dituen ariketa eta materialen helburua izango da hegazkin bat eraikitzea, materiale soilak erabiliz, eta horrela funtzionatzen duela egiaztatu, hegan egiteko gai dela, alegia.

Parte hartzaileak dira:

INNPULS Sp. z o.o.
INOVA+ Innovation Services S.A.
Quasar Human Capital
Instituto Politecnico De Setubal (IPS)
Fundacja Wspierania Edukacji przy Stowarzyszeniu “Dolina Lotnicza”  (FAV)
IMH