Learn-IT Erasmus+ proiektuaren 2. topaketa IMHn

2015/06/16 23:00:00 GMT+1
IMHri egokitu zaio Erasmus+ proiektu honen bigarren topaketa antolatzea

Aste honetan Jon Egaña eta Roberto Altzerreka IMHko partaideak buru belarri aritu dira LearnIT proiektuko kideei ongi etorria egin eta proiektuaren bigarren topaketa koordinatzen.

LearnIT Erasmus+ proiektua da eta helburutzat du erremintak eta jarraibideak sortzea, ikasgelan bertan banakako-heziketa egin ahal izateko, ikasleen ezagutza maila desberdinak kontuan izanik, guztia CNC ezagutzerara ekarrita, konpetentzia hauek hainbat herrialdetan aitortuak izan daitezen.

Elgoibarko bileran zenbakizko kontrolaren inguruan ikaskuntza emaitza ezberdinak lortzeko zein eratako materiala eskaini behar zaion ikasleari, irakaslearen rola zein izan behar den eta ikasleen jarraipenean erabili beharreko erremintak definitu dira, aurrez egindako lanen "balidaziorekin" batera.

IMHk Erasmus+ bi proiektutan parte hartzen du, honetan partaide bezala eta lider bezala Goi-mailako Ikasketa Dualeko Sarekoan (CWIHE)

LearnIT Erasmus+ proiektuan Parte hartzen duten erakundeak dira:

  • CENFIM - Portugal (Proiektuaren koordinatzailea)
  • ANQEP  - Portugal
  • SALPAUS - Finland
  • MES - Alemania
  • IMH -  Euskadi