Lehendakariak burutu zuen Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuko X. Urteurrena

2008/12/21 00:00:00 GMT+1
Abenduaren 18an ekitaldi ofiziala burutu zen Museoaren hamar urteko ibilaldian bide-lagun izan dituen pertsona eta erakundeei esker ona emateko.

Elgoibarko Makina Erremintaren Museoaren hamargarren urteurrenak erakundeetako gonbidatu bereziak izan zituen: Juan Jose Ibarretxe Lehendakaria, Alfredo Etxeberria Elgoibarko Alkatea eta Jose Ramon Guridi Berrikuntza eta Jakintzaren Gizarteko Diputatua. Guztiek Museoko Presidente eta Zuzenari diren Alberto Ortueta eta Pedro Ortuondorekin batera hitz batzuk eskaini zizkiguten. Ekitaldian Ricardo Mediavilla errementari eta Museoko kideak egindako Korapiloa(*) izeneko Museoko eskultura korporatiboa eman zitzaien ondorengoei:

  • Eusko Jaurlaritza, Lehendakaria.
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Elgoibarko Udala
  • Danobat Taldea. Rafael Barrenetxeak Zuzendari Orokorrak jaso zuen
  • AFM. Koldo Arandia Presidenteak jaso zuen
  • Gipuzkoako Kutxa. Idoia Elurbe Elgoibarko bulegoko zuzendariak jaso zuen
  • Caja Laboral/Euskadiko Kutxa. Ricardo Astigarraga Debabarreneko arduradunak jaso zuen.
  • Makina Erremintaren Institutua. Joxean Egaña, Zuzendariak jaso zuen.
  • Jose Rejo, IMHko zuzendari ohi eta egun MPB Aerospace-ko zuzendaria
  • Amaia Zuazo, Patxi Aldabaldetrecu, Museoko lehen Presidente izan zenaren alarguna.

Amaia Zuazok Niko Zubiaurrek egindako Patxi Aldabaldetrecuren luma-irudia jaso zuen.

Azkenik gonbidatu guztiek Museoa bisitatzeko aukera izan zuten, ondorengo mekanizatzaile, errementari, grabatzaile eta armagin artisau-operatzaileek egin zuten erakustaldia ezagutzeko: Antonio Iriondo, Jesus Mari Beitia, Eduardo Aranburu, Valentin Larrañaga, Jose Angel Arevalo eta Ricardo Mediavilla.

1998ko abenduaren 16an inauguratu zenetik, Elgoibarko Makina Erremintaren Museoak Makina Erremintaren historia erakusten duten dokumentu eta makinen eguneratze eta bilketa trinkoa egin du. Makina erremintari propio dedikatutako munduko bakarra da Elgoibarkoa makinak erabat martxan dituena (beste bi dira munduan, Suitzan eta Italian). Museoa Elgoibarren kokatuta dago hain zuzen Gipuzkoako ingurune hau aspaldiko tradizio industrial handia baitu. Espainiako makina erremintaren ekoizleen %30ak Elgoibarren du sorrera eta egun gehientsuenak Elgoibar eta inguruan kokatuta daude.

Museoaren helburu nagusia makina-erremintaren eremuarekin zerikusia duen ondarea berreskuratu eta iraunaraztea da. Museoa eraikin berria bada ere XX mendearen hasierako fabrika baten antza eraikita dago eta hiru atal ditu: erdiko lantegi nagusia mekanizazio eta erreminta metrologia gelarekin, alde bateko atala "Patxi Aldabaldetreku" erakusgela eta ikus-entzuneko gunearekin eta eskuineko nabean eskualdean ohikoak ziren errementariarekin.

Urtero Museoak bisitari kopuru garrantzitsua izaten du, enpresa eta ikastetxe ugari pasatzen dira gure ondarea ezagutzera. 2008an Makina Erremintaren 25. Biurtekoa dela eta aste beteko erakustaldi berezia antolatu zuen tradizioko ogibideak azaltzeko.

(*) Korapiloa: Korapilo bat sokarekin egiten badugu erraza da baina burniarekin egiteak trebezia eskatzen du, profesionaltasuna. Elgoibarko Makina Erremintaren Museoko "Korapiloa" eskultura korporatiboak gizakiaren burniarekiko domeinua adierazten du, eta bide batez gogora arazi Elgoibarren luzarokoko tradizioa dugula burniarekin, burdinola, errementari, armagin eta makina erreminta lanak ezagutu baititugu gure historian zehar. Ez dezagun ahaztu Katedral ezagun askotan herrian egindako erreja ederrak ikus daitezke.