Lehiakortasuna hobetzeko praktika onen jardunaldi arrakastatsua

2016/09/12 23:00:00 GMT+1
IMHk enpresa, enpresa talde eta garapen agentzia baten lehiakortasuna hobetzeko landu dituen esperientziak ezagutu ahal izan ditugu.

Lehen esperientzia IRAURGI BERRITZENeko Begoña Beobidek kontatu digu. IMHrekin egindako elkarlana azaldu du, hau da, sortu den Urola erdiko eskualdeko Mapa Industriala, eta bildutako informazioaren ondorioz sortu diren proiektuak..

Ondoren, MUNIBE GROUPeko Jon Zubizarretak hitz egin du. Taldea nola sortu zen azaldu du, eta baita hasiera batean lehiakideak ziren enpresak kolaboratzaile izatera nola pasa diren, geroz eta zorrotzagoa den merkatuari erantzuteko kapazitatea hobetzeko asmoz.

Azkenik, ALBERDI MEKANIZATUAK-eko Aitzol Alberdik IMHrekin elkarlanean emandako pausoak azaldu ditu, kudeaketaren inguruan enpresa parte hartzaileagoa bihurtaraziz. Pertsonen parte hartze hau nola gauzatu da? Bere burua kudeatzen duen produkzio taldeak sortuz; bakoitza hainbat bezeroen arduradun izanik.

Egun batzuk barru, esperientzia hauen bideoak argitaratuko ditugu, eta nahi duenarentzat ikusgai izango dira.

Eskerrik asko jardunaldira etorri zaretenoi. Zuen beharrei erantzun izana espero dugu.