LGTBIQ+ fobiaren aurkako egunarekin bat

2024/05/16 00:00:00 GMT+2
Kontzientzia hartu eta jarrera aktiboaren alde egiten dugu.

Maiatzaren 17an LGBITQ+ fobiaren kontrako eguna izanik, eta BALIOAK 4.0 barruan eta BERDINTASUN PLANARI jarraituz gonbitea egiten dizuegu kontzientzia hartu eta gaiaren inguruan zabaldu diren ekitzen berri jaso eta parte hartzera.

Bide batez, interesgarria iruditu zaigu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailaren webgunean aniztasuna eta inklusioari buruzko informazioa. Ikusteko sartu hemen:

ANIZTASUNA eta INKLUSIOA

2024ko ekintzak

Urtean zehar German Urtiagak trans mundua hurbildu die lanbide heziketako ikasleei ikasturtean.

Maiatzeko ekintzak:

Elgoibarko “Ni Naiz Naizena” erakusketa bisitatzera gonbidatzen zaituztegu (maiatzak 17-26, Kultur Kafea). Izen bereko webserie dokumentalaren grabaketan ateratako argazkiak aurkezten ditu. 10 trans pertsonaren benetako esperientziak nabarmenduz, estereotipoak desafiatzen ditu eta genero-aniztasuna ikusteari eta ulertzeari buruzko kultura-elkarrizketa sustatzen du. LILAren 2024ko agenda.

Naizen elkartearen bideo labur-hezitzaileak partekatzen ditugu

 

2023ko ekintzak

IMH Campuseko Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko ikastorduetan ikasleekin bideo hau ikustea eskatu diegu (BARRE LIBREA Telesaioaren ''Begietara begiratuko bazenute hankartera begiratu beharrik ez zenukete izango'', Aitziber Garmendiaren eskutik (ikusi azpian).

Bestalde, elkarretaratzeei dagokionez, Elgoibarren egunean zehar egin diren bi kontzentrazioaren deia egin dugu:

  • Elgoibarko Institutuko hezkidetza taldeko ikasleek deitutako konzentrazioa, 12:00etan Kalegoen plazan. Ikusi barreneko albistea
  • Elgoibarko LILAK antolatua, 19:00etan Elkarretaratzea Kalegoen plazan. Ikusi LILAren ekintzak

Eta azkenik, ekainaren 12an, 9:00-11:00etara HIRUKI LARROXAREKIN ANIZTASUNARI BURUZKO TAILERRA egin genuen IMH Campuseko lankideentzat.